Bitxia egiten zait…

Ez dut pentsamendu konspiratiboa atsegin, ordenu ezarri jakin bat hankaz gora botatzeko asmo izkutuak dituen aliantza sekretu bezala ulertua. Ez dut atsegin eta normalean borrokatu egiten dut, gartsuki gainera. Beti esaten dut prozesu sozial eta politikoak, bultzatzaileak bezala, normalean jokabide koherente eta gardena izan ohi dutela, mundu guztiak ezkutatzeko kontu lotsagarriak dituela jakinda. Alderdi, sindikatu, gizarte eragile, patronal, eliza, gobernu… guztiak, behin ezagututa, ezeren gainetik aurreikusgarriak dira.
Hala sinisten dut baina, esan behar dut, Barcenasen kontua bitxia egiten zait eta nire printzipioak irensteko zorian nago. Bitxia egiten zait Rubalcabak Rajoyren dimisioa eskatzea hauteskundeak eskatu ordez, dagokiona denean. Bitxia egiten zait Prisak, Espainiako postrantsizioan inposatutako erregimenaren zutabeetako bat, eta bere egunkari nagusiak -El Pais-, El Mundorekin bat egitea kredo neoliberal osoa txapeldun bat bezala betetzen ari den gobernua desgastatzeko asmoan. Bitxia egiten zait orain egun batzuk Merkelek Rajoyri esandakoa. Azken honek hazkundeaz hitz egiten dionean, kantzilerrak erantzuten zion Latinoameriketan saldu behar duela. Bitxia egiten zait zer punturaino iristen ari den Urdangarinen gaia, eta infanta itxuraz jasaten ari den setioa…
Hainbeste gauza bitxi gertatzen direnean, presazkoa da sinplifikatzea, eta azpiegitura begiratzea. Egia esan, Rajoyk Troikak agindutako etxeko lan guztiak bete ditu. Bi lan erreforma eta negoziazio kolektiboaren bat (Zapaterorenari gehitua); datorren pentsioen erreforma (ZPrenari gehitua ere); bankaren zor pribatua zor publikoa masiboki bihurtu; ondorioz gastu publikoko atal guztiak murriztu (osasuna, hezkuntza, langile publikoen lan baldintzak); enplegu publikoaren suntsiketa masiboa; administrazio guztiei defizitean muga zorrotzak ezarri; inoiz ikusi gabeko finantza boterearen kontzentrazioa kutxa publikoen pribatizazio bidez… Ondorioak modu gordinean nabarmentzen dira: sei milioi langabetu; bankuak saldu ezin dituzten etxeak eta bizitzeko behar dituzten etxeetatik kaleratutako pertsonak; langabetu gehienek ez dute prestaziorik kobratzen… Eta shock politikek pobreziak gora egitea ekarriko du hurrengo urteetan.
Testuinguru honetan, Merkelek Rajoyri emandako erantzunera itzuliko naiz. Nire ustez, eta erratua egon naiteke, Rajoyk etxeko lanak egin dituela uste du eta ez duela harago joan behar. Barneko debaluazioa eginda dago aberastasunean soldatek duten parte hartze geroz eta urriagotik begiratuta, hare gehiago, murrizketa hau areagotu egingo da erreformak gradualki martxan jartzen diren heinean, beste erreformarik egin behar izan gabe. Horregatik, iruditzen zait, eskatu dizkiola Alemaniari hazkunde eta enplegu politikak. Merkelen erantzuna orain Latinoameriketan saltzea tokatzen dela esanez, oso argia iruditzen zait: gauza ez da etxeko lanak egin dituzun ala ez, baizik eta shock politikak, kapital kontzentrazioa herri klaseen kaltetan, posible den punturaino eramatea, klase horien matxinatze atalaseraino.
Litekeena da Troikak, alderdi politikoak sostengatzen dituzten botere ekonomiko eta finantzarioekin, erabaki izana Rajoy ez zaiela honez gero funtzionala. Edo behintzat erabaki dutela jada erreforma eta murrizketen bidetik jarraitzen ez badu bertatik kendu eta beste bat jartzeko gaitasuna dutela.
Ziniko itxura emateko arriskua hartuta, nik uste arazoa ez dela sobreak kobratzen diren ala ez, hau oso larria izanda ere. Demokrazia ez da arriskuan jartzen zenbait politikarik soldata astronomikoak izateagatik, nahiz eta hori ez izan bidezkoa. Demokrazia arriskuan dago, enpresek emandako donatibo horien helburua klase politikoak kapitalaren aldeko erreforma eta legeak egitea delako, eta hori da, hain justu, egiten ari direna.
Ez dakit konspiratzaileek ba duten ezkutuan barneko ordezkorik, hau da, lidergo berri bat PP bertan. Ez dakit buruan, ez ote duten, Monti bezalako teknokrata bat. Rubalcabak Rajoyri egin eskaerak dimisioa aurkez dezan hauteskundeak eskatu gabe, iradokitzen dit PP-PSOEren arteko estatu itun bat egon daitekeela teknokrataren baten inguruan.
Aurreko igandean El Paisek argitaratu zuen inkestaren emaitza ikaratzekoa da. PP 20 puntu baino gehiago erortzen da, eta hau ez da gainerako legebiltzarreko alderdien alde joaten. Egiturazko doikuntza politika iraunkorren aplikazioak, donazioen eskandalua gehituta, alderdi guztiak zigortzen ditu, izugarrizko hutsunea sortuz ordezkaritza politikoan. Beste herrialde batzuen historiak, eta baita Espainiarenak ere, argi erakusten du, halako hutsuneak gertatzen direnean, edozeinek bete ditzakeela. Eta hutsune hori ezin ezinezkoa ez betetzea, fisikaren legeak ezbaian jarri gabe.
Espainiako historiak erakusten du, tristeki, halako hutsuneak sortu direnean, krisi eta eskandaluei lotuta kontua konspirazio, estatu kolpe, diktadura, falange eta faxismoetan amaitu dela, hau da cavernan. Zentzu honetan, transakzioa egin zen moduak, barka trantsizio esan nahi nuen, ez zuen aukera eman, ezta urrik eman ere, sustrai demokratikoa indartzen joango zen gizarte zibil organizatu bat gorpuzteko. Beraz, momentu bereziki kritikoan gaude nire iritziz.
Trantsizioak ez zituen berraztertu diktaduran puztu ziren oligarkia eta lurjabe klasearen pribilegioak, ezarri egin zituen ordea; trantsizioak ez zuen ekoizpen eta enplegu egitura eraldatzeko garai bat zabaldu; trantsizioak ez zituen konpondu errekonozimendua eskatzen dute nazioak txertatzeko arazo historikoak; trantsizioak ez zuen konpondu lurraren banaketaren arazo amaigabea; trantsizioak bere burua blindatu zuen egindako krimen guztien egia, memoria, justizia eta erreparaziorik egin gabe; trantsizioak monarkia inposatu zuen, nahiz eta orain ez dakigu noren jo puntuan egon, ez bokazio errepublikarrak bultzatua…
Errepikatzen dut, momentu kritiko batean gaude, hala uste dut.
Ordezkaritza politikoaren hutsunearekin batera, babes eta segurtasun hutsunea dator, are larriagoa dena. Prentsak talde neonaziak auzo pobreetan banatzen duten elikagaiez hitz egiten du. Beste era batera izan ezin daitekeen moduan, pobretze masiboaren garai honetan indartuta aterako diren taldeak izango dira oinarrian zilegitasuna irabazten dutenak babesa, aitortza eta segurtasuna emateko gaitasuna erakutsiz.
Ez da langabezia soilik jada, egoera politikoak ere maletak egitera gonbidatzen gaitu. Horri gehitu Espainiaren posizio geopolitikoa, Europa eta Afrikaren (irakiten ari den lapikoa) arteko zubi. Seguraski Merkel ez dabil pentsatzen demokrazia zorrotzeko errelebo espainiar batean. Sevillako sindikalista batek esaten zidan moduan: “zuek, euskal herritarrak, nazionalistak? Nazionalistak gu gara, edo ez duzu ikusten paterekin egiten ari garena?”. Auskalo zer asmo dituen kapitalaren Europak gehiago ematen ez duen Espainia batentzat.
Euskal Herrian kontuak are kolore gehiago ditu. Estatuan ematen den ordezkaritza politikoaren hutsunea ez da gertatzen, alderdi abertzaleen desgaste txikiagoagatik eta Bilduk hauteskundeetan izandako arrakastagatik, ETAk borroka armatua behin betiko uzteko erabakia hartu ondoren. EAEko azken hauteskundeek PP eta PSOEren gainbehera baieztatzen dute. Nafarroan, bestalde, Amejoramendutik jaiotako erregimen osoa (PP eta UPN, PSN, CAN, UGT eta CCOO, patronala, Opus, Diario de Navarra) izugarriko desgaste baten aurrean dago, Espainian bezala, eta ez dira faltako horietako agente askontzako prozesu judizialak.
Horregatik egiten da deigarria Lehendakariaren hitzaldia. El Paisek Barcenasen kontua argitaratzen duen egun berean, Deiak bezperan Rajoy eta Urkulluk izandako bilera atseginaren berri ematen du. Lehendakariak ez zuen ezkutatu kanpainan estatuan Moncloako Itun berriak nahi zituela, akordio interinstituzionala Euskal Herrian murrizketa politikak alderdi guztien artean blindatzeko, eta Rajoyrekin agenda partekatu bat normalizazio politikoaren inguruan. Mariano asko espero du Iñigok hainbeste agenda eta itunetarako. Bestelam Gatzagaetxeberriak dio 1200 milioi murriztuko dituztela. Argia dago guztia.
Hilabete amaieran Sorturen lehen kongresua. Jakin nahi dut ohiko sozialdemokrazia baterantz joko duen edo gai izango den pragmatismoa eta erradikaltasuna, instituzio eta masa ekintza konbinatuko duen berrikuntza politiko bat sortzeko gai izango den. Baina bereziki kongresu horretaz, eta ondorengo prozesuaz inporta zaidana da, klandestinitatean sustraitutako kultura politikoaren benetako aldaketa emango den. Indar honek gizarte mugimenduarekin oro har eta mugimendu sindikalarekin nolako harremana garatzen duen funtsezkoa da herri honen etorkizunerako. Zintzoki sinisten dut burujabetza eta justizia sozialaren aldeko enklabe hegemonikoa eratzen joateko esparru argiena sindikala dela. Baina gune hori aktibagarria izango da soilik erakundeen autonomiari errespetu zorrotza bazaie, baita famili barnekoei ere. Logika polarizatzailea, zilegi eta logikoa alderdien hauteskunde esparruan, ezin da mimetikoki erreproduzitu esparru sozial eta sindikalean, zeinetan indar metaketak lehentasun osoa izan behar duen. Mundu sindikaletik politikari jaurtiriko dialektika onartzea, egindako prozesuaren heldutasunaren zeinu ziurra izango da azkenik.
Deskribatu dudan eszenategi kritiko honetan izugarrizko ardura nazionala daukagu, demokrazia eta klase ikuspegitik. Ezin dugu onartu aipatu hutsunea (ordezkaritza politikoa, babesa, segurtasuna) faxismoak, teknokratek edo cavernetako beste ordezkari batzuk betetzea.
Elkarbanatzera eta lan egitera!

Anuncios

One thought on “Bitxia egiten zait…

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s